2016.09.30

Proiektuen Azoka

proiektuen-azoka

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea. Hori da Proiektuen Azoka, (K)idea-ren apustua. Proiektuak topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan harago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta proiektuak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko.

Larunbat honetan, urriaren 1ean, Donostiako Tabakaleran egingo da 5. Proiektuen Azoka. Banaiz Bagara Elkarteak Euskara Plus programa aurkeztuko dugu bertan, eta gure ikasleen eskutik sortu den “Arabik on egin” proiektuaren bitartez, gosaria ere eskainiko dugu.

Larunbatean aurkeztuko diren gizarte-inplikazioko proiektuak ezagutu nahi badituzu, ez galdu Tabakalerara bertaratzeko aukera.

EGITARAUA:

9.15 Ongi etorria (gosari emankorra)

10:00 Proiektuen Azoka Kidea

10:30 Praktika (Proiektuen Aurkezpena)

13:15 Catering (tokian tokiko ekoizleak)

14:30 Ikasketak (Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak)

17:15 Balorazioa

18:00 Hurrengora arte