2016.05.26

Katalunia Plaza, hainbat hizkuntzatarako plaza. Diario Vasco

IMG-20160525-WA0010

Hizkuntza Portaera tailerra Katalunia Plazan

Groseko Katalunia Plaza munduko hizkuntzen plaza izan zen atzokoan. Badihardugu Euskara Elkarteak bere ‘101 L’ proiektua erakutsi zuen bertan. Helburua da Donostian hitz egiten diren hizkuntza guztiak jasotzea, hiztunen hitz batzuk jasoz eta bakoitzari argazkia eginez, gero mosaiko handia osatzeko.

 

Iazko Olatu Talkan hasi zen Badihardugu hizkuntzak jasotzen. Orduan 19 bildu ziren, eta geroztik egin diren lanei esker 43 daude orain dokumentatuta. Grabazioak eta argazkiak Okendo kultur etxean eta Tabakaleran egin dira gehienbat.

Atzo ere egitekoak ziren lan batzuk, adibidez errumaniera eta letoniera jaso.

Bilbon egin zen bertako hizkuntzen zenbaketa, eta 108 batu ziren guztira. «Guk pentsatzen dugu Donostian 100 bat izan daitezkeela, eta azkenean 101 zenbakia aukeratu dugu. 101 zenbaki sinbolikoa da, Donostian ez baita azterlanik egin, guk dakigula. Hori bai, Donostiako Udalak 2014ko otsailean argitara emandako datuen arabera, bertan bizi diren herritarrak 141 estatutatik etorritakoak dira. Donostian bizi diren pertsonen %43 ez dira hirian bertan jaioak. Horrez gainera, jatorri askotako turistak eta bisitariak ere ibiltzen dira Donostian», azaldu zigun atzo Badiharduguko kide batek. Urte bukaerarako webgunea osatu nahi dugu, non entzun ahal izango diren egin ditugun grabazio denak».

Guneko une gorena arratsaldean izan zen, Vicetik etorritako ‘casteller’ batzuek giza-gaztelua osatu zutenean.

IMG-20160525-WA0014

Castellers-ak Katalunia Plazan

Hori baino lehenago, eguerdi aldera, Banaiz Bagarak tailer bat eskaini zuen, erakusteko nola kudeatu daitekeen hizkuntza aniztasuna jatorri askotako jendea elkartzen denetan. Orain sei urte sortu zen elkarte hau -Petra Elser du aurpegi publikoena-, eta Herrnani, ndoain eta Tolosan ari da etorkinentzat ikastaroak antolatzen. Euskara irakastea eta lan-munduan sartzeko erraztasunak ematea dira helburuak.

IMG-20160525-WA0011

Guztion artean L’estaca abestia kantatu genuen unea

IMG-20160525-WA0015

Kantu eta Kontu ekimeneko argazki bat. Nepaldarren abesten

Gainera, aldamenean ‘Membus’ autobusa zegoen, Memrise proiektuaren berri ematen duen autobus antigoalekoa, Europa korritzen ari dena han eta hemen grabazioak eginez, hizkuntza aberastasuna islatzeko.

Iturria: diario Vasco