2016.10.06

Hizkuntzen arteko zubiak eraikitzen, euskara ardatz

Aurtengo Kilometroak jaia Bergaran ospatu da urriaren 2an, igandean eta Banaiz Bagara Elkartea ere bertan izan ginen. Hizkuntzen arteko elkarbizitza ardatz, Gipuzkoa Solidarioak jarri zuen txokoan, Hizkuntza Portaeraren inguruko 2 tailer eskaini genituen.

Hizkuntzekin esperimentatzeko eta hausnartzeko aukera izan genuen, hizkuntza ezberdinen arteko zubiak eraiki eta aniztasunaren aberasgarritasunaz gozatzeko. Oso tailer aberasgarriak izan ziren, parte hartzaileak oso anitzak izan zirelako, eta hizkuntza ezberdinetako hiztunak izan genituelako.

Mila esker hizkuntzekin esperimentatzera bertaratu zineten guztioi!