2016.10.13

HIZKELAN “Hizkuntza Kudeaketa eta Euskara, Enpresan eta Lanbide Heziketan” jardunaldia

image

IMHn (Elgoibarren) Hizkuntza Kudeaketaren inguruko jardunaldia antolatu dute urriaren 19an goizeko 9:00tatik 14:00tara.  30+10 MINTEGIA 10 urtez jarraian egin ondoren, HizKELAN izenarekin ekingo diote ziklo berriari.

Enpresetako egonaldien lantokiko prestakuntza euskaraz, prestakuntza iraunkorra euskaraz, hizkuntz-proiektua lanbide heziketan, hizkuntza-kudeaketaren kasu errealak, eta lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko ekimenen azken berritasunak izango dira aztergai.

 

EGITARAUA

  • 08:45 Harrera: Akreditazioa eta dokumentazioa jaso.

URRIAK 19 – Elgoibar – IMH, Areto Nagusia

J A R D U N A L D I A R E N    O N G I   E T O R R I A

09:00-09:45
  • Hasiera ekitaldia. IMHko Zuzendaria: Imanol Iturria / LANEKIko Presidentea: Rikardo Lamadrid. Agurra Elgoibarko Udala: Ane Beitia Arriola, alkatea. Hitzaldiak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaritza nagusia eta Eusko Jaurlaritza, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.
09:45-11:30
  • LANPRES Lanbide Heziketako LANTOKIKO PRESTAKUNTZAren gida: Nola txertatu Ikastetxean eta Enpresan. Zalantzak eta ekarpenak. Kepa Altube – LANEKI / Mikel Urdangarin – AHIZE AEK.
  • HIZKUNTZ PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN.Iñaki Biain, Irungo Berritzeguneko Teknikaria
  • BIZKAIKO IKASLAN elkarteko San Jorge ikastetxearen esperientzia: Zergatik abiatu hizkuntza normalkuntza plana? Olatz
  • LANERAKO PRESTAKUNTZA. EuskaraPlusen praktika onak. Petra Elser eta David Fernandez. BANAIZ-BAGARA ELKARTEA.
11:30-12:00
  • Atsedena. Kafea eta pintxoak
12:00-13:30
Hizkuntza kudeaketa enpresan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzen diharduten enpresa-sare, elkarte eta ekimenen azken berritasunak.
  • EUSLAN proiektua. EUSKO JAURLARITZAK abian duen proiektua. Industria-arloko 11 enpresetan lanerako hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatu eta gauzatzeko ekimena, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza-paisaian.
  • ENPRESAREAN, LANSAREAN eta LANABES ekimenak. ENPRESAREANen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da. LANASAREAN Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera ematen duen ataria da. LANABES – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.BAI EUSKARARI ELKARTEA.Rober Gutierrez.
  • EUSKARAGILEAK KONTSEILUAk abian duen ekimena. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko enpresa-taldea. KONTSEILUA. Iker Salaberria.
  • INTERPREST DONOSTIA 2016. aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena.TALAIOS-eko Unai Gorrotxategi eta HIRIKIA KAIAko Aitzol Astigarraga.
13:30-14:00
  • Jardunaldiaren amaiera HIZKUNTZA KUDEAKETAREN SISTEMAren EZARPEN KASU BAT.IMHren bi lantegiak eta Museoaren bisita gidatua egingo dugu irudi-paisaia, kanpo harremana, barne harremana eta estrategian nola ezarri den ezagutzeko.