2016.06.08

Hernaniko Euskara Plus ikastaroa amaituta

Banaiz Bagara Elkarteak Hernaniko Udalaren laguntzaz antolatu duen pertsonen zaintzako Euskara Plus ikastaroko amaiera ekitaldia egin dute Hernaniko Zahar Egoitzan. Diploma, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialetako zinegotzi den Xabi Lertxundik eman die ikastaroan parte hartu duten ikasleei.

IMG-20160527-WA0000 (1)

diploma banaketa

Euskara Plus ikastaroak, 20 orduko ikastaro praktikoak dira, lanerako euskarazko konpetentziak lantzen dituztenak. Euskara lanean modu positibo eta asertibo batean nola erabili irakasten da. Langabezian dauden bertako zein kanpoko pertsonei zuzenduak, lan munduan euskaraz integratzeko aukera eskainiaz.

IMG-20160525-WA0002

zaintza ikastaroko ariketa praktikoak lantzen

 

 

IMG-20160525-WA0001 (1)