GUEL. GUk ere Euskaraz Lanean

ElayEuskaraplus_1

GUEL programa Banaiz Bagara elkartearen NEL egitasmoko esperientzian oinarrituta eta Europako Language for Work programan inspiratuta dago, eta lantokian bertan euskarazko komunikazio gaitasunak lortzea edo hobetzea du helburu.

Zer lantzen da?

GUEL programaren baitan, lantokiko eremuen komunikazio beharren diagnosi labur bat egiten da, 10 orduko iraupenetik hasita, beharrezko den iraupenera egokitzen da. Eskaintza iraunkorra ere izan daiteke.

Enpresa edo erakunde baten komunikazio beharra lantzen da, ahozko komunikazioan arreta berezia jarrita.

GUEL programak batez ere langile migratzaileen komunikazio beharrak hartzen ditu kontuan, eta lan egoera elebidun batean langile migratzaileen komunikazio gaitasunak hobetzen laguntzen du.

Nola kontrata daiteke?

GUEL programa enpresek edo enplegatzaileek kontrata dezakete, eta kasu bakoitzeko beharretara egokitzen da.

Zure enpresarako proposamen zehatz bat egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan eta eska iezaguzu aurrekontua:

GUEL programa: info@euskaraplus.eus