2015.07.17

Graz (Austria): Europako Language for Work jardunaldian egon gara.

GRAZ2015_PARTEHARTZAILEAK

Europako hizkuntza sektoreko profesionalak eta ordezkari politikoak, Graz-eko Language for Work jardunaldian.

Grazen (Austria) egon gara, Language for Work jardunaldian.

Banaiz Bagara, Grazen (Austria) izan da 2015eko ekainaren 24-25an, ECLM– Europar Kontseiluko Hizkuntza Modernoen Europar Zentruak antolatu dituen Language for Work jardunaldietan. 2011-2015 bitartean burutu den Hizkuntza lanerako – Developing migrants language competences at the workplace (Lantokian migratzaileen hizkuntz gaitasunak garatzen) izeneko programaren azken bilgunea izan da ekaineko jardunaldia. Europako 30 herrialdetatik etorritako 46 adituek parte hartu dute bertan. Herrialde ugaritan abian diren, lan mundua, integrazioa eta hizkuntzaren arteko interakzioa oinarri duten egitasmoak ezagutu eta partekatu ditugu.
Bertan, Europako herrialde ezberdinetako diziplina anitzetako aditu, ikerlari, teknikari eta ordezkari politikoek beraien herrialdetako egoerak eta esperientziak ezagutzera emateko aukera izan dute.
Laurent Filletaz_slideGinebrako Unibertsitateko Laurent Filliettaz adituak, bere departamenduak aurrera eramandako ikerketa aurkeztu zuen, langile migratzaile gazteen hizkuntza beharrei buruz. Langileen arteko komunikazio une ugari bideoan grabatu eta aztertu ondoren, lanean ikasteko baldintzak eta mugak agerian geratzen zirenaren ondorioa aurkeztu zuen. Ikerketaren arabera, egunero lanean hizkuntza nagusiarekin kontaktuan egon arren, hizkuntza ez da automatikoki ikasten edo hobetzen. Horretarako inguruneak baldintza jakin batzuk eskaini behar ditu. Baldintza horiek lortzeko, formatzaileen formazioa elementu klabea da.

Pariseko Sorbona Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria den Florence Moulhon-Dalliesek, eta Language for Work lantaldeko-kidea denak ondorengo gaia izan du aztergai: Les formations languagières dans la deomaine de la propreté (Hizkuntza formazioak garbiketa arloan). Burutu duen ikerketan, garbiketa enpresek langileei eskaintzen dizkieten frantsesa ikasteko edo hobetzeko metodoak aztertu ditu. Frantziako estatuan, garbiketa profesionalaren arloan, langileen %90 etorkinak dira. Metodologiak, instituzio publikoaren laguntza eta enpresen finantziazioa eskuzabal hartzen ditu. Halaber, didaktikoki, hainbat hutsune aurkitu ditu, esaterako trebatzaile eta trebatuaren interakzio aukerari dagokionez. Nahiz eta hartzaile askok ikasketa eta alfabetizazio maila mugatua izan, eskainitako formazioak ez du baldintza hori bereziki kontuan hartzen.

Captura de pantalla 2015-07-12 10.58.00Ikus bideo osoa: www.apprendrelalanguefrancaiseensituationprofessionnelle.org
Ikerketen aurkezpenez gain, lantalde txikietan herrialde eta lurraldeen esperientzia zehatzak ezagutzeko aukera izan genuen. Islandiaren kasua adibidez. Bertan migratzaileak hartzen dituzten programek, prozesu osoan zehar, laneko integraziorako bidean laguntzen duten “mentore” figura dute alboan. Hizkuntza ikastetik, lan orientazioa eskaintzera eta lana aurkituz gero, lantokian bertan hizkuntza beharretan akonpainatzen duen pertsona da, “mentore” figura.
Bestalde, gai garrantzitsua izan da testing-a. Hau da, langile eta lana bilatzen ari direnen hizkuntza maila nola aztertu eta nolabait ziurtatzeko metodologia. Profesional gehienak ados ziren Europako Erreferentzia Markoaren arabera egindako azterketek askotan ez dituztela langileen benetako hizkuntza gaitasunak islatzen eta bide berriak probatzen dira hainbat lekuetan, besteak beste Europako Portfolioa erreferentziatzat hartuz. Aldi berean, ebaluazio pertsonalizatuagoak egiteak baliabide gehiago eskatzen ditu, dirua, denbora eta ebaluatzaile egokiak behar baitira.
Hizkuntza erregionalak eta gutxituak ere aipatu ziren hainbat hitzaldi eta lantaldeetan, nahiz eta orain arte LfW sareak berez ez duen aspektu hori landu. Agerian geratu da hizkuntza erregionalak errealitatea direla herrialde eta lan egoera askotan. Horrela, Frantziako parte-hartzaile batek, Korsikako eraikuntza sektoreko kasua esplikatu zuen. Migratzaileek frantsesa jakiteaz gain, korsikera ikasteko aukera ere izan beharko lukete, sektoreko langileek korsikeraz hitz egiten bait dute. Edota Luxenburgon kasu, zahar egoitzetako zaintzaileak arazoak dituzte, pertsona nagusi askoren hizkuntza Luxenburgera delako. Ondorioz, adinekoak, frantses hiztunak diren zaintzaileekin ez direla eroso sentitzen. Era berean, Maltako ordezkariak ere nabarmendu zuen, komunitateen arteko elkarbizitza bermatzeko, Maltako hizkuntza ikasteko aukerei arreta gehiago eskaini behar luketela.

Banaiz Bagara-ren aldetik jardunaldiaren balorazioa oso positiboa izan da. Guretzat LfW sarea, aukera paregabea da jorratzen ditugun lan-lerroak eta lan eremuak, Europako hainbat herrialdetako proiektuekin batera elkarbanatu, ezagutu eta aplikatzeko. Eta nola ez, Euskararen normalizazioan azken lau hamarkadatan lan eremuan egindako esperientziak, Language for Work sarean partekatzea ekarpen handia izango da. Sare horrekiko harremana 2014an sortu zen. Nazaret zentroarekin batera, Donostian Matilde Gruenhage-Monetti LfW lantaldeko kidearekin antolatu genuen mintegi batean. Mintegi horretan ateratako ondorioa, Grazeko jardunaldi honetan konfirmatu da: Europako hizkuntza sektoreko profesionalak eta agintariak asko dugu elkar aportatzeko, bereziki migrazioa eta lan munduari dagozkion arloetan. Sektore horietan gaurkotasun handiko erronkak existitzen dira, baina elkar konpartitzeko esperientzia arrakastatsu eta ekimen berritzaileak ere badute bere lekua.

Graz2015_poster1Poster session: Euskara Plus proiektua eta Language for Work eta hizkuntza erregionalen aportazioa.