2018.11.07

Glotodidaktikako VI. topaketak: Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira

Azaroaren 9an eta 10ean Bilbon antolatu dira Glotodidaktikako VI. topaketak. Aurten landuko den gaia: “Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira”. Hainbat hitzaldi eta solasaldi  izango dira 2 egunetan, eta artean baita zenbait esperientzia eredugarri ezagutzeko aukera ere. Horietako bat da Combi Proiektua. Proiektuaren nondik norakoen berri emango du Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko zuzendariak.

Informazio gehiago: Unibertsitatea.net: Glotodidaktikako VI. topaketak