2017.03.23

Euskara Plus programaren bidez, lanbideak zubi euskaraz ikasteko Azpeitian

Hamaika txokotatik etorritako 15 azpeitiar euskaraz ikasten hasi ziren pasatu den astean, Euskara Plus programaren baitan. Banaiz bagara elkarteak zuzentzen ditu ikastaro hauek, eta hasi berri den ikastaroa zaintzari lotutakoa da. Bertan pertsonen zaintza lanetan aritzeko euskarazko komunikazio gaitasunak lantzen dira. Benetako materiala erabiliz, komunikazio egoera errealak lantzea da helburua, gero lanean erabili ahal izateko.

Azpeitiako Udalaren laguntzaz, ikastaroa Baigera Jubilatuen Elkartean ematen da. Maiatzean, berriz, ostalaritzari lotutakoa hasiko da. Bertan parte hartu nahi dutenek Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailean galdetu dezakete.