Euskara plus langile eta langabetuentzat

IMG_20151119_112349

Euskara PLUS programako ikastaroak 20 orduko iraupena du.

Hiru arlotan eskaintzen da:

Merkataritza/ostalaritza – Zaintza – Metalgintza

Zer lantzen dugu?

Formazio honetan, hiru arlo horietako euskarazko oinarrizko esamoldeak ikas daitezke, baina, aldi berean, hizkuntza-edukiez gain, komunikazio gaitasunak lantzen dira. Ariketa guztiak gure egoera soziolinguistikoan kokatuta daude –lan egoera askotan etengabe bi hizkuntza erabili behar dira- eta laneko komunikazio helburuak (komertziala, eraginkorra) hartzen dituzte kontuan.

Edukiak:

  • Arloko oinarrizko hiztegia
  • Hizkuntza portaera eta lan egoera elebiduna
  • Laneko egoera errealetan ikasten jarraitzeko teknikak
  • Gorputz hizkuntza eta ahotsaren erabilera
  • Kulturartekotasuna lan munduan
  • CVak hobetzeko aholkuak
  • Lana bilatzeko informazioa, baliabideak eta teknikak
  • On-line ikastaroei buruzko informazioa eta erabilera

 

Nori zuzendua dago ikastaroa?

Euskaraz ez dakiten pertsonentzat ez ezik, baita, maila bat eduki arren, lanean euskaraz komunikatzeko konfiantzarik ez dutenentzat ere.

Bereziki etorkinei zuzendua dago, baina ez soilik. Euskara lanerako tresna gisa landu eta hobetu nahi duen orok parte har dezake. Etorkinek, hala ere, hizkuntzaren aldetik erronka gehiago gainditu behar dituzte, eta programa honen helburua etorkinei laguntzea da: lan merkatuan aukera gehiago izan ditzaten, euskara eskatzen eta baloratzen den lan arloetan beharrezko hizkuntza oinarri bat izan dezaten, profesionalki aurrera egin ahal izan dezaten eta hemen bizitzeko lehentasunak bete ahal izan ditzaten.

Zer aukera ematen ditu Euskara PLUS ikastaroak?

Euskaraz jakitea balio handia izan daiteke langile batentzat –bezeroak atenditzeko unean edo lankideekin aritzeko unean– nahiz eta hizkuntzaren ezagutza oinarrizkoa izan. Askotan, oinarrizko ezagutza hori modu atsegin eta eraginkorrean erabiltzea izaten da gakoa. Jarrera asertiboak, gorputz hizkuntzak edo ahotsaren erabilerak zerikusi handia dute. Bestalde, euskararen eremuetan ere, lan mundua eta lan egoera asko elebidunak dira. Bi hizkuntza (edo gehiago, kasu jakin batzuetan…) nola erabili ikasiko dugu, euskarak elebitasun horretan leku natural eta profesional bat izateko.

Gainera, ikastaroa bukatu ondoren, harremanetan jarraitzeko sare baten parte izateko aukera eskaintzen zaie ikasleei.

Nork kontrata dezake Euskara PLUS ikastaro bat?

Udalek edo bestelako erakundeek.

Informazioa eta kontratazioa:

BANAIZ BAGARA ELKARTEA (9:00 – 18:00)

Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera)
3. solairua (Impact Hub barruan)

20012 Donostia

Tel.: 943 331 455 / 645 733 818
info@euskaraplus.eus