2016.07.19

Euskara Plus ikastaroen amaiera, iraila arte

Uda bete betean, Euskara Pluseko azken bi ikastaroak egin ditugu uztailean. Alegian ostalaritzakoa Txintxarri jatetxean eta Ibarran pertsonen zaintzako ikastaroa Garagune eguneko zentroan. Bigarren hau 40 ordukoa izan da, 20koa beharrean, eta oso balorazio postiboa egin dute ikasleek. Aurrerapen asko egin dituzte. Saioei amaiera emateko gaur diploma banaketak egin ditugu. Ostalaritzako ikastaroan Zizurkilgo zinegotzia izan da diplomak banatzen.

IMG_20160715_101243

Alegiako Txintxarri jatetxean diploma banaketa egiten. Ezkerrean, Zizurkilgo zinegotzia

IMG-20160715-WA0006

Pertsonen zaintza ikastaroko parteak, Garagune eguneko zentroko erabiltzaileekin batera.

Datozen ikastaroak irailetik aurrera egingo ditugu. Mila esker guztiei eta opor onak igaro!