Euskara PLUS enpresa eta enplegatzaileentzat

Euskara PLUS programak bi hanka ditu, eta proiektuak aurrera egiteko, biak dira ezinbestekoak: euskarazko komunikazio gaitasun onak dituzten langileak eta euskaraz lan egiten duten eta euskara baloratzen duten enplegatzaileak.

Euskara PLUS programaren helburua bi talde horien arteko zubilana egitea da. Alde batetik, langileek beren hizkuntza eta komunikazio gaitasunak erabiltzeko aukera emango dieten enpresak ezagutzeko eta, bestetik, enpresek euskara erabiltzeko prest dauden langileak aurkitzeko.

EUSKERAPLUS_eskuorria_02

Euskara PLUS bereziki sektore pribatuari zuzenduta dago, eta lanbide eta lan mota guztiak hartzen ditugu kontuan, lan guztietan komunikatzen delako, ez bakarrik prestigio sozial handia duten lanetan edo publiko aurreko zerbitzuetan.

Horregatik, enplegatzailea edo enpresa bazara eta euskara erabiltzeko prest dauden langileen bila bazabiltza, eman aukera bat Euskara PLUS programan parte hartzen duten pertsonei.

Eta zure establezimenduan bi hizkuntzetan edo soilik gaztelaniaz hitz egiten baduzue, agian, balio erantsi bat emango lizueke bezeroekin euskaraz komunikatzeko gai den pertsona bat kontratatzeak.

EUSKERAPLUS_eskuorria_01

Jar zaitez gurekin harremanetan, eta zuk eskatzen duzun profila betetzen duten langileei helaraziko diegu zure lan eskaintza –edo nahiago baduzu, langileen curriculuma bidaliko genizuke, zu haiekin harremanetan jarri ahal izateko–.

Zer emaitza lortu nahi dugu?

Zubilan horren helburua enpresen eta langileen arteko loturak sortzea da, euskara eskatzen duen enplegua eta lan merkatua dinamizatzea, eta lan munduan euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko aukera ematea.

Ildo horretan, programa honek bereziki langile migratzaileak hartzen ditu kontuan, askotan prestakuntza berezia behar dutelako, egoera linguistikoari dagokiona. Hala ere, programa hau langile guztiei zuzenduta dago eta helburu inklusiboa du, gure gizartean eta lan merkatuan aukera berdintasuna lortze aldera.

Euskara PLUS programan parte hartu duten langileak ezagutu nahi izanez gero, jar zaitez zuzenean gurekin* harremanetan, edo Euskara PLUS programa martxan duten herrietako Enplegu teknikariekin edo Euskara zerbitzuekin.

Oraingoz, Euskara PLUS programa eskaintzen duten herriak hauek dira:

  • HERNANI. Enplegu gunea: 943 575 424 (Josune)
  • ERRENTERIA. Euskara Zerbitzua: 943 467 181 (Joxe Mari)
  • ANDOAIN. Enplegu gunea: 943 304 221 (Hilario)
  • TOLOSA.
  • VILLABONA.
  • IRURA.
  • ALEGIA.

Zuzenean gurekin harremanetan jartzeko:

BANAIZ BAGARA ELKARTEA (9:00 – 18:00)

Andre Zigarrogileen plaza 1, (Tabakalera)
3. solairua (Impact Hub barruan)

20012 Donostia

Tel.: 943 331 455 / 645 733 818
enpresak@euskaraplus.eus

  • Euskara PLUS programako partaideen curriculum asko aurkituko dituzu hemen ere: LANSAREAN 
  • Eusko Jaurlaritzak enpresetan eta erakundeetan Euskara Planak aplikatzeko diru-laguntza eskaintzen du. Informazio gehiago, hemen: LANHITZ
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresetan praktikak euskaraz egiteko diru-laguntza eskaintzen du. Informazio gehiago, hemen: Euskara Zuzendaritza Nagusia

* Banaiz Bagara elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du. Zerbitzu hauek irabazi gabeko jarduera horren barne eskaintzen dira eta ez dugu batere komisiorik edo bestelako kontrapartidarik kobratzen zerbitzu hau eskaintzeagatik.