2016.10.17

Enpresarean: Ekintzailetza eta Finantzazio aukera berriak. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko formula berriak

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren hirugarren edizio honetan ekintzailetasuna eta finantzazio aukera berriak izango dira eztabaidagai. Eredu ezberdinak entzun eta adibide zein bizipen profesionalak partekatuko dira.

Azaroaren 3an izango da Orornan eta enpresa zein ekonomia alorreko zeinbat aditu bertaratuko dira. Arlo sozioekonomikoko profesionalek planteaturiko gaiarekiko duten ikuspegia azalduko dute eta haien ibilbidean oinarrituriko argudio zein adibideak jarriko dituzte. Hitzaldiak, solasaldiak, dinamikak…  elkar ezagutu, ikasi, ideiak partekatu eta elkarlana sustatzeko aukerak eskainiko dira.

enpresarean-egitaraua