2016.05.25

ENPATHINAKXION “hizkuntzekin jolasean” Global Innovation Day-en

Global Innovation Day berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte hartzekoa, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena. Ekainaren 14an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da aurten, eta aukera polita da Euskal Herriko berrikuntza sarea eta erakunde berritzaileak ezagutzeko.

Banaiz Bagara bertan izango da, eta Enpathinakxion “hizkuntzekin jolasean” tailerra antolatu dugu arratsaldeko 16:45tan. Hizkuntza aniztasunaz eta esperimentazioaz baliatuz, tailer honek enpatia, ekintza positiboak eta hausnarketak jorratuko ditu, pertsonen arteko komunikazioa eta erlazio-konexioak hobetzeko. Aldi berean, kultura aniztasunaren babespean, hizkuntza ezberdinei lotutako berrikuntza-sozialaren sareak eta gogoetak ezagutu eta landuko ditugu.

Tailerrak 12€ balio ditu eta parte hartzeko hemen behar da izena.

 

0001 0002 0003 0004