2016.06.14

Elgoibarko Udalak diplomak banatu dizkie ostalaritza esparruan oinarrizko euskara ikastaroa egin duten atzerritarrei

 

argazkia2716

Elgoibarko alkate Ane Beitiak eta euskarako zinegotzi Maialen Gurrutxagak, gaur, astelehenez, diplomak banatu dizkiete “Euskara Plus” oinarrizko euskara ikastaroa arrakastaz bukatzea lortu duten ikasle atzerritarrei. Ikastaro hau Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak antolatu dute, ostalaritzaren esparruan lan egiteko oinarrizko gaitasunak eskuratzen laguntzeko helburuarekin.

Bi astetan zehar, ikastaroan parte hartu dutenek egunean bi klase ordu jaso dituzte (izena eman duten hamabi pertsonetatik bederatzik lortu dute ikastaroa ondo bukatzea). Klaseak, bestalde, Banaiz Bagara elkarteko kide den David Fernandezek eman ditu. Hala, ikastaroa erabat praktikoa izan da, eta horretarako, oinarrizko hiztegia lantzeaz gain, ostalaritzako esparruan ohikoak diren komunikazio egoerak landu dituzte. Horiek horrela, bezeroengana euskaraz eta jarrera positiboekin zuzentzen eta agindu errazak ematen ikasi dute. Gainera, ikastaroan zehar, kontzientziazio lana egin da euskara normaltasunez erabiltzeko.

Diplomak jaso aurretik, “Euskara Plus Ostalaritza” ikastaroan parte hartu dutenek ikasitakoaren erakustaldi txikia egin dute, eta horretarako, kafeak eskatu dituzte Jai Alai tabernako terrazan.

elgoibar_euskaraplus02

 

El Ayuntamiento entrega los diplomas a los ciudadanos de origen extranjero que han completado el curso básico de euskera para el ámbito de la hostelería

La alcaldesa de Elgoibar, Ane Beitia y la edil de Euskera, Maialen Gurrutxaga, han procedido este lunes a la entrega de diplomas a los ciudadanos de origen extranjero que han completado con éxito el curso básico de Euskera ‘Euskara Plus’, organizado por el Ayuntamiento y la asociación Banaiz Bagara con el objetivo de proporcionar capacidades lingüísticas básicas para trabajar en el ámbito de la hostelería.

argazkia2716b

Durante dos semanas, los participantes en el cursillo (lo han completado con éxito nueve de las doce personas inscritas) han recibido dos horas de clase diarias, impartidas por el miembro de Banaiz Bagara David Fernández. A lo largo del curso, totalmente práctico, los participantes han trabajado un diccionario básico y han simulado situaciones de comunicación habituales en el ámbito hostelero. Así, han aprendido a dirigirse a la clientela en euskera y con actitudes positivas y a aprender órdenes sencillas en este idioma. Además, en el cursillo se ha realizado un trabajo de concienciación para utilizar el euskera con normalidad.

Antes de recibir sus diplomas, los participantes en el curso ‘Euskara Plus Ostalaritza’ han realizado una pequeña demostración de lo aprendido pidiendo unos cafés en la terraza del bar Jai Alai.

 

Iturria: Elgoibarko Udala