2017.02.09

Ekintzailetza tailerreko proiektuen aurkezpena

Banaiz Bagara Elkarteak larunbat honetan, otsailak 11, aurkeztuko ditu Errenterian eskaini duen ekintzailetza tailerreko proiektuak. Azoka bat izango da goizeko 11:30etan Lau Haizetara Euskara Elkartearen egoitzan, dastaketa, opari eta abarrekin.

Tailerra euskara ikasten ari diren pertsona langabetuekin egin da, euren proiektuak euskaraz aurrera eramateko ahalmena eskuratzeko helburuarekin.

Metodologia dinamiko eta praktiko baten bitartez  bere burua eta gaitasunak gehiago ezagutu, lan aukera ezberdinak aztertu, hitz gakoak erabili eta hizkuntza portaeraren inguruan euskaraz hausnartzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

Bi saio izan dituzte horretarako eta azkena, larunbatekoa, proiektuak herritarrekin eta ekonomia sozialeko erakundeekin partekatzeko izango da.