2016.11.16

COMBI- Pertsonen zaintzarako irakaskuntzan metodologia berrikuntzarako programa

erasmus

Aste honetan, COMBI proiektuko lehen bilera izan dugu Frisia-ko (Herbehereak) Leeuwarden hirian, Europako beste lau herrialdetako bazkideekin batera.

combi_frisia1

COMBI proiektua adinekoen zaintza-sektorean kokatua dago, eta helburua da erantzun metodologiko bat bilatzea lan-egoera elebidunetan diharduten langileak trebatzeko beraien eguneroko jardunean dituzten hizkuntza-behar espezifikoetan. Batez ere, langile migratzaileen beharrak hartuko dira kontuan. Proiektuak hiru urte iraungo ditu, eta hizkuntza-komunitate hauek hartuko dute parte: galesa, siziliera, suediera (Finlandiako suediar-hiztunen komunitatea), frisiera eta euskara.

Euskal Herriari dagokionez, Banaiz Bagara elkarteak eta Elhuyar Aholkularitzak hartuko dugu parte. Diziplina anitzeko hurbilketa erabiliko dugu lan egiteko, eta metodologia lantzeko unean egoera profesionalak, kulturalak, soziolinguistikoak eta politikoak hartuko ditugu kontuan. Aukera bikaina izango da Euskal Herriko esperientziak partekatu, besteenak ezagutu eta elkarrekin ikasteko. Izango duzue gure berri!