2017.05.23

COMBI jardunaldia: Lan-eremu elebidunetan komunikatzea

Nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?

 

COMBI proiektuan langileek lanean hizkuntza gutxituan komunikatzeko gaitasuna lortzeko metodo berriak lantzen ari gara. COMBI jardunaldian proiektuaren orain arteko emaitzak aurkeztuko ditugu eta Europako hainbat adituren eskutik beren herrialdeetako praktika onak ezagutzeko aukera izango dugu. Hori ekainaren 7 eta 8an Donostiako Carlos Santamaria zentroan izango da.

 
Beraz, elkarrengandik ikasteko eta COMBI proiektua eremu profesional desberdinetako ekarpenekin aberasteko gunea izango da jardunaldia.

Hemen azpian jardunaldiko programa eta izena emateko klikatu hemen