2016.09.19

Bizipozaren jaia

Badator aurtengo Bizipozaren jaia!!! Aurten irailaren 25ean ospatuko dugu egun osoko festa Usurbilen! Bertan egongo gara Bizipozako elkarteak, Pirritx Porrotx eta Marimotots, Irrien Lagunak Kluba, haurrentzako tailerrak, bazkari herrikoia….eta hainbat ekitaldi egunean zehar!!!

bizipoza

Aurreko urtean Tolosan ere izan zen Banaiz Bagara Elkartea, eta hemen duzue iazko bideotxoa:

 

Euskara, elkartasuna, auzolana eta bizipoza dira bizipoza elkartearen  oinarriak eta Banaiz Bagara Elkarteak hauekin bat egiten dugunez, bertan izango gara irailaren 25ean. Animatu eta etorri gurekin batera egun hau ospatzera!!!