2016.09.02

Banaiz Bagara, euskara ikastea baino gehiago

Banaiz Bagara Elkartean jatorri ezberdinetako pertsonek euskaraz bizi eta lan egiteko aukera gehiago izan ditzaten lan egiten dugu 2009 urteaz geroztik. Azken urte hauetan, hamaika herritan egin dugu lan, kultura, hezkuntza, kirol eta musika arloetako jardueren bidez, elkar ezagutzeko eta lan mundurako gaitasunak hobetzeko. Horretarako ikastetxe enpresa, instituzio publiko eta eragile ezberdinekin elkarlanean dihardugu.

ZERBITZUAK

Irudia1

PRESTAKUNTZA EREMUAK

Prestakuntzarako erabiltzen dugun metodologia, praktikoa eta berritzailea, ikasleen beharretara egokitzen da. Horregatik, edozein sektoretan integratu daiteke. Orain arte eman ditugun ikastaroak sektore hauetan gauzatu ditugu:

Irudia2