2016.11.30

Alternaktiba – Hernaniko ekonomia sozial eta eraldatzailearen azoka

Pasa den larunbatean, azaroaren 26an, #Alternaktiba ESE Azoka ospatu zen Hernanin. Ekonomia  sozial eta eraldatzailearen baitan lan egiten dugun hogei eragile eta enpresa inguruk parte hartu genuen bertan: Amher, Fiare, Arremanitz, Goiener, Kalaka, Bizi-On, Uztarri, Ximaur pila, TaPuntu, Banaiz Bagara….

 

Mikrofono aurrean  proiektuen berri ema­teaz gain, bakoitzak bere postuan azal­pen pertso­nali­zatuak eman eta zalantzak argitu genituen. Gainera, azoka giro­tzeko, Banaiz Bagara Elkarteak sustatutako Arabik On egin proiektuaren eskutik pintxoak ere izan ziren.