2017.02.01

Ahmed eta Miriam senar-emazteak KoopFabrikan parte hartzen du katering proiektu batekin

Gaur hasi da ekonomia eta ekintzailetasun soziala sustatzeko KoopFabrika programa Beterri-Buruntzan.  Ahmed eta Miriam Nouri senar-emazte marokoarrak katering bat sortzeko proiektuarekin parte hartuko dute bertan. Banaiz Bagara Elkartea bidelagun izango dute proiektu berri hau martxan jartzeko eta baita KoopFabrikan parte hartzeko ere.

 

KoopFabrika ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da. 2017ko edizioan, Gipuzkoako lurraldeko hiru eskualdeetan gauzatuko da programa hau: Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean. Urtarriletik ekaina bitarteko iraupena izango du programak.

Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, Bagara, Debagoienako garapen agentzia, Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko programa.