2016.08.03

Bizipozaren jaia irailaren 25ean ospatuko da Usurbilen

bizipozaren jaia

Badator aurtengo Bizipozaren jaia!!! Aurten irailaren 25ean ospatuko dugu egun osoko festa Usurbilen! Bertan egongo dira Bizipozako elkarteak, Pirritx Porrotx eta Marimotots, Irrien Lagunak Kluba, haurrentzako tailerrak, bazkari herrikoia….eta hainbat ekitaldi egunean zehar!!!

Aurreko urtean Tolosan ospatutako Bizipozaren jaiko bideotxoa duzue hemen ikusgai! Aurtengoa ere politta izango da!!! Bertan parte hartu nahi? Egin ezazue egun osoko familiako plana irailaren 25erako! Usurbilen ikusiko dugu elkar!!!