2015.06.12

3 ezinbesteko urrats lan bila arrakasta izateko

Egoera ekonomikoa ez da ona. Hori begi bistakoa da. Nahiz eta azken hilabete hauetan ekonomiak hobekuntza bat izan duela esaten ari diren, lan merkatuan eragina izateko oraindik kostako da aldaketa nabaritzea. Agian zu lan bila zabiltza. Beharbada denbora luzea daramazu egoera horretan eta ez duzu irtenbiderik ikusten. Nazkatuta egongo zara Curriculumak enpresetan banatzeaz. Lan elkarrizketa apurrak egiteaz. Guztiz normala da hori eta ulertzekoa da zure ezinegona.

Zauden pasarte latz hori ezagututa laga nazazu zure kalbario hori bukatzen lagunduko dizkizun ideia batzuk ematen. Jakizu denok bai langabetu eta langile izan baliotsuak garela. Denok izan gaitezkela onak edo oso onak alor jakin baten lanean hasten bagara. Zure lan ezak ez du esan nahi ez zerala baliotsua. Langabe asko pentsatzen bukatzen dute denbora asko egoera horretan pasatzen dutenean ez dutela ezertarako balio eta ez da horrela. Garbi izan asko balio duzula. Gakoa zertan zaren baliotsua jakitea da. Zer lan eginez gustura zauden eta ondorioz lan hori eginaz ona zaren.

Lan bila bazabiltza egin beharreko lehen pausoa

Nor zara

Garbi izan behar duzu nolakoa zaren. Zer egiten oso ona zaren. Zein den zure benetako bokazioa. Garbi ez baduzu galdetu zure ingurukoei. Gogoratu txikitan zer egiten zenuen oso ondo eta hori eginaz ziur gozatzen zenuela. Izan daiteke zaletasun bat: Idazten, margotzen, matematiketan… Batek daki.

Non zaude

Konturatu zara lan bat eginaz oso ona zinela, gaur egun lan horretan nola zaude? Agian lan hori aurrera ateratzeko jakinduria falta zaizu. Gogoeta egin zer falta zaizun zer jakin behar duzun lan hori ondo egiteko. Ikastaroak egin behar dituzu hobetzeko egin. Ez egon geldi. Hala bada egin alor horretako kurtsoak. Zure burua aberastu eta behar dituzun gaitasunak zureganatu.

 Nora zoaz

Behin behar dituzun gaitasunak izanda azken pausoa falta zaizu. Dakizun guzti horrekin lan merkatuan alor horretan eskatzen dena nola asetu. Hau da, enpresek beraiek eskatzen dutena ikusita zer egin behar duzun berauek zu aukeratzeko eta ez beste hautagai bat. Honetaz beste post batean arituko naiz.

Garbi izan bakoitzak bere doiaiak eta gabeziak ditugula. Edozeinek ez duela edozer lan egiteko doiarik. Zuzendu zure lan bilaketa ona zaren lanbidera. Hori egiten ez baduzu lana topatuko duzu baina sufritzen ibiliko zara ez zaizulako gustatzen. Eta badakizu gustokoa bada hobe. Esaera zaharrak esaten duen bezala: Gogoko tokian aldaparik ez.

Edozein lan onartzeko prest zaude ala benetan zure lanbidean lana egiteko prest zaude?

 

Aitor Madrid Zabaleta

Telezentroetako dinamizatzailea eta Community Manager-a

Bloga: http://munduariso.com/

 

Twitter: @munduariso